Berriak‎ > ‎

ARRIKRUTZ KOBAZULORA IRTEERA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 8 abr. 2019 2:34 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 10 abr. 2019 4:29 ]
 
  

Pasa den asteazkenean 1 DBHko ikasleak Oñatiko Arrikrutz kobazuloa bisitatu zuten. Irteera honekin kurtsoan zehar Geologia arloan  landutako eragile geologikoen edukiei bukaera borobila eman zitzaien. Ikasleek kobazuloaren atal fosila (urik ez duena) bisitatzeaz gain, espeleologo hasiberrien moduan atal aktiboan ibiltzeko aukera izan zuten, oraindik ere barrura sartzen den Aldaola errekarekin topo egin arte. Bisitan zehar kobazuloan sortutako estalaktita, estalagmita eta beste hainbat egitura ikusi zituzten eta bertan, garai batean bizitutako animalien hezurdurak ere, leizeetako lehoia eta hartzaren modukoak.

Urak milioika urtetan zehar egindako lana, ikasleek ordu gutxi batzuetan ikusi zuten. Ikaragarria!




El pasado miércoles el alumnado de 1º ESO realizó una salida a la cueva de Arrikrutz en Oñati. La salida fue un apropiado final para los contenidos de Geología trabajados en el aula. El alumnado, además de visitar la parte fósil de la cueva, por la que ya no circula el agua, pudieron sentirse por un rato, como pequeños espeleólogos, ya que recorrieron la parte activa de la cueva hasta encontrarse con Aldaola, el riachuelo que todavía introduce agua en la misma. Durante la visita, además de ver estructuras geológicas como estalactitas y estalagmitas, pudieron conocer a los antiguos habitantes de dicha cueva, como los leones y osos de las cavernas.

En una sola mañana, el alumnado pudo ver lo que el agua ha realizado en nuestros montes a lo largo de millones de años. ¡Increible!



Comments