Berriak‎ > ‎

AÑARBEKO ARAZTEGIETARA IRTEERA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 12 jun. 2019 0:35 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 13 jun. 2019 0:39 ]

   


Asteartean, ekainak 11, DBH 3.mailako ikasleek Añarbeko Ur Edangarrien eta Hondakin Uren Araztegiak bisitatu dituzte, Astigarragan eta Loiolan urrenez urren. Irteera honen helburua kontsumitzen dugun urak gure lurraldean duen trataera ezagutzea izan da. Eguna hasteko, eta gaiari ohore egiteko euripean, Añarbeko urtegian jasotako ura Astigarragako araztegian edangarri bihurtzeko prozedura ezagutu genuen. Jarraian geronek etxeetan, nekazaritzan, industrian eta abar erabili eta kontsumitu ondoren, ur zikinak itsasoratu aurretik nola garbitzen diren ikusi ahal izan genuen Loiolako araztegian.

Gelan landutako gaia izan arren, bertatik bertara prozedura osoa ezagutu eta usaindu ondoren, ikasleen kontzientzia astinduko zelakoan eta bisitak euren ur kontsumoa arduratsuagoa bihurtuko duelakoan gaude. Naturak eskaintzen digun URA  zentzuz erabili eta dagokion neurrian zaindu dezatela espero dugu.



SALIDA DEL ALUMNADO DE 3º ESO A LAS PLANTAS DEPURADORAS DE AÑARBE


El pasado martes, 11 de junio, el alumnado de 3º ESO realizó una visita a las depuradoras del Añarbe; a la planta potabilizadora de Astigarraga y a la planta de tratamiento de aguas residuales de Loiola. El objetivo de la visita es conocer in situ  el tratamiento que reciben las aguas que consumimos en nuestra comarca. La visita comenzó, pasada por agua por cierto, en las instalaciones de la depuradora de Astigarraga; allí los/las alumnos/as siguieron todo el proceso que hace que las aguas recogidas en la presa de Añarbe se conviertan en potables. La mañana continuó en la depuradora de Loyola; allí las/los alumnas/os pudieron conocer todo el proceso por el cual una vez consumidas y ensuciadas las aguas se limpian antes de devolverlas al mar.

Esperemos que el haber visto y olido el tratamiento de las aguas, haya removido las conciencias del alumnado y en adelante hagan un consumo más responsable de este bien tan preciado que nos proporciona la Naturaleza que es el AGUA.


Comments