Berriak‎ > ‎

AGENDA 21 IKASLEEN FOROA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 29 may. 2019 23:46 por Egape Ikastola BHI
  

EA21 proiektuaren barruan, aurten gure ikasleek hondakinen gaia landu dute. Kurtso osoan zehar lan desberdinak burutzen aritu dira. 

Maiatzaren 21an, egindako lanen azalpenak, ateratako ondorioak, hartzen dituzten konpromisoak eta udalari luzatzen dizkioten eskaerak, Ikasleen Forora eraman zituzten. 

Goizeko 10:00etan herriko ikastetxe guztietako ikasleen ordezkariak bildu ziren Lekaio Kultur Etxean.

12ak arte eta adinaren araberako talde desberdinetan banaturik, lanean aritu ziren.

Hamaiketakoa dastatzeko aukera ere izan zuten. 

Egindakoa datorren ekainaren 6an udaletxean ospatuko den Udal Foroan, azalduko dizkiete alkateari eta hainbat zinegotziri. Haien erantzunak entzuteko aukera ere izango dute.


FORO DEL ALUMNADO, AGENDA 21


Dentro del proyecto Agenda 21 nuestro alumnado durante este curso ha trabajado el tema de los residuos.

El pasado 21 de mayo tuvo lugar el foro del alumnado donde se presentaron  conclusiones, compromisos y solicitudes. A las 10:00 tod@s l@s representantes de alumnos de las escuelas de Urnieta se reunieron en Lekaio y trabajaron conjuntamente hasta las 12:00. Las conclusiones y solicitudes que se acordaron se presentarán el próximo 6 de junio en el Ayuntamiento donde se celebrará el Foro Municipal con la presencia del alcalde y algunos concejales.


Comments