Berriak‎ > ‎

5 DAYS TO DANCE (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 3 dic. 2019 2:26 por Egape Ikastola BHI
  

Saroben, 1994.urtean ateak ireki zituenetik 25 urte bete direnean, eginiko ibilbidea aitortzeko eta ospatzeko, ekintza ezberdinak antolatu dira. Ekintza horiek Saroben urte hauetan gehien landu diren arloekin izango dute lotura: dantzarekin, antzerkiarekin, zinearekin eta musikarekin, hain zuzen. Horietako ekintza bat,  2014. urtean “The Loopers” osatzen duen bikoteak Egape Ikastolako DBHko ikasleekin egindako “5 days to dance” dantza-komunitate proiektua berriro egitea da. 


Dantzaren bitartez adierazpen artistikoaren zentzumenezko esperientziarekin gaztetxoei komunikazio bide berriak irekitzen zaizkie, auto konfiantza indartuz.


Hori dela eta, datorren astean, abenduaren 9tik 13a bitartera, DBHko 3. mailako ikasleek proiektu berri batean parte hartuko dute, herriko beste ikastetxekoekin batera. Hortaz, eskolak etengo ditugu eta kiroldegian proiektu hori lantzen jardungo dute aste guztian zehar.


Ordutegia ere, berezia izango da, egunero goizeko 8:15ean hasi eta 14:15ean amaitu, bi atsedenaldirekin (bata ordu erdikoa eta bestea 20 minutukoa). Arratsaldeetan ez da klaserik izango. Proiektua, familia eta gertukoentzako ikuskizun batekin amaitzen da. 


 

5 DAYS TO DANCE


Con motivo del 25 aniversario de la apertura del espacio escénico Sarobe, se han organizado un buen número de actividades con las que celebrar la trayectoria realizada por este centro. El programa de actividades está directamente vinculado a los ámbitos artísticos más desarrollados por Sarobe: la danza, el teatro, el cine y la música. Una de esas actividades conmemorativas consistirá en la repetición del proyecto de danza comunitaria “5 days to dance” que el alumnado de DBH de Egape ya desarrolló en 2014 de la mano de la compañía “The Loopers”.


A través de la danza y de otras expresiones artísticas, los/as adolescentes trabajarán sus habilidades de expresión y comunicación. Estás habilidades les permitirán posteriormente mejorar también su autoconfianza.


De esta forma, la próxima semana, entre los días 9 y 13 de diciembre, el alumnado de 3º de DBH participará, junto a estudiantes de otros centros escolares de Urnieta, en este novedoso proyecto. Así, las sesiones lectivas habituales serán interrumpidas y se desarrollarán durante toda la semana en el polideportivo municipal.


Asimismo, la próxima semana habrá algunas modificaciones horarias ya que las sesiones de danza empezarán a las 8:15 y se extenderán hasta las 14:15, con dos descansos, uno de media hora de duración y otro de 20 minutos. Por las tardes no habrá clase. Este proyecto finalizará con un espectáculo dirigido a las familias y a las personas más cercanas a ellas. 

 



Comments