KOMUNIKAZIOA EGAPEN: BALORAZIOA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 25 jun. 2019 8:36 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 26 jun. 2019 4:40 ]


Ikasturtez ikasturte ahalegin berezia egiten ari gara Egape Ikastolako berriak zuei, familiei, ahalik eta azkarren, eta modu argi eta garden batez helarazteko. Hainbat baliabide erabiltzen ditugu gure berri izan dezazuen, aurrez aurreko komunikazioaz gain, sare sozialak, Aballarri aldizkaria, web orria, eta ikasturte honetan martxan jarri dugun EgapeTIK buletin digitala, besteak beste.

Komunikazioaren inguruko balorazioa egiteko HH-LH eta DBHko 133 familiek erantzun diozue galdetegiei eta honako hauek izan dira jasotako emaitzak. Eskerrik asko ekarpenak egin dituzuen guztioi, denon artean komunikazioa hobetuko dugu!!



EgapeTIK buletin digitalari dagokionez, 


  • %98arentzat buletina informazioa jasotzeko baliabide interesgarria da.


  • %67ak astero irekitzen duzue.


  • Buletina irekitzen ez duzuenak %8a zarete.



Irakurtzen dituzuen albisteak honakoak dira:



  • Familiek zer nolako interesak dituzuen ere jakin nahi izan dugu eta zer gai irakurri nahiko zenituzketen galdetu dizuegu. 

              


       
  • Buletina jasotzen duzuenon artean, %68ak mugikorrean irakurtzen duzue eta %29ak ordenagailuan.


Buletina 1etik 4ra baloratzea eskatu zaizuenean (1 interes gutxi, 4 oso interesgarria) batezbesteko puntuazioa 3,14koa izan da. 


Baliabide hau hobetzeko proposamenen artean honakoak aipatzen dituzue:

- informazioa zabaltzeko bloga

- argazkiak handiagoak ikusteko aukera

- maila guztiei buruzko informazioa eta argazkiak

- esplizituagoa izatea

- harpidetza bidez jasotzea


Sare sozialei dagokienez


  • %69ak sare sozialak bisitatzen dituzue honako maiztasunarekin:


 



1etik 4ra bitarteko balorazioa eskatu zaizuenean, sare sozialetan zabaltzen dugun informazioaren interesa 2,8koa izan da.



Aballarri buletinari dagokionez,


  • Familien %84ak Aballarri aldizkaria etxean jasotzen duzue


  • %51ak informazio gehiago jaso nahiko zenukete. 


  • Buletinaren hiru ale buzoneatzen dira herrian eta %84ak nahikoa dela deritzozue.


Aballarri buletinaren interesa 1etik 4ra bitartean baloratzeko eskatu zaizuenean jasotako erantzunen batezbestekoa 2,5ekoa izan da.


Hobetzeko proposamenen artean berriz, honakoak adierazten dituzue:

- e-mailez jasotzea jasangarriagoa izan dadin

- metodologiari buruzko informazioari garrantzia gehiago ematea

- hizkuntzaren zuzentasuna zaintzea



Web orriari dagokionez, ondoko maiztasunarekin begiratzen duzue:




Bisitatzen dituzuen atalak honakoak dira:


     



Hobetzeko proposamenen artean:

- mugikorrera egokitzea

- hobeto egituratutakoa izatea

- gelako argazkiak gune finko batean ipintzea

- Haur Hezkuntzari garrantzi gehiago ematea

- informazioa hobeto antolatzea errazago aurkitzeko

- webgune bateratua izatea


Bestelako informazioaren artean, 


  • Egape Ikastolatik jasotzen duzuen informazioaren kalitatea (gardentasuna, azkartasuna…) baloratzea eskatu zaizuenean, emandako puntuazioaren batezbestekoa  3,2koa izan da. 

  • Aurrez aurreko komunikazioari dagokionez (tutoreekin, zuzendaritzarekin,...) 3,2koa izan da puntuazioa.




RESULTADOS DE LAS VALORACIONES SOBRE LA COMUNICACIÓN


Desde Egape Ikastola, año tras año, llevamos haciendo un esfuerzo para que las familias recibáis información de forma rápida, clara y transparente sobre nuestro centro. Para ello contamos con varios recursos, así como la comunicación directa, las redes sociales, el boletin Aballarri, la página web y el boletín digital EgapeTIK, el cual, hemos puesto en marcha este curso. 

Habéís respondido 133 familias de Educación Infantil, Primaria y Secundaria  al cuestionario enviado para valorar la comunicación. Muchas gracias por vuestra colaboración, ¡¡¡entre todos/as mejoraremos la comunicación!!!


En cuanto al boletín digital EgapeTIK,


  • Para el 98%,  el boletín es un medio interesante para recibir información.


  • El 67% abrís el boletín todas las semanas.


  • El 8% no lo abrís.


Las noticias que leéis son las siguientes:



  • Hemos querido saber cuáles son los temas que os interesan y para ello se os ha preguntado qué temas os gustaría leer.




  • El 68% leéis el boletín en el móvil y el 29% en el ordenador.


Cuando se os ha pedido que valoréis en boletín del 1 al 4 (1 poco interesante y 4 muy interesante) el promedio de la puntuación obtenida ha sido de 3,14.


Entre las propuestas de mejora comentáis las siguientes:

- tener un blog para ofrecer información

- que las fotografías sean más grandes

- difundir información y fotografías sobre todos los cursos

- que sea más explícito

- recibir información por suscripción




En cuanto a las redes sociales,


  • El %69 visitáis las redes sociales con la siguiente frecuencia: 



Cuando se ha pedido que valoréis la información que se transmite desde las redes sociales, del 1 al 4 (1 poco interesante, 4 muy interesante) el promedio de la puntuación obtenida ha sido de 2,8.




En lo que se refiere al boletín Aballarri,


  • El 84% de las familias lo recibís en casa.


  • Al 51% os gustaría recibir más información.


  • Se buzonean  tres ejemplares en el pueblo  y el 84% consideráis que es suficiente.



Lo habéis valorado con una puntuación de 2,5 (del 1 al 4, 1 poco interesante, 4 muy interesante).

Entre las propuestas de mejora exponéis las siguientes:

- recibir por e-mail para que sea más sostenible y más accesible

- dar más importancia a los temas pedagógicos

- utilizar de forma correcta el lenguaje




La web de Egape visitáis con esta frecuencia:



Las secciones que consultáis son las siguientes:



Las propuestas expuestas para mejorar este medio son las siguientes:

- que sea accesible al móvil

- que esté mejor estructurada

- disponer de una sección para las fotografías de clase

- dar más importancia a la etapa de Infantil

- organizar mejor la información para que sea más accesible

- unificar la web


Entre la información que se os transmite mediante otras fuentes,


  • La puntuación promedia (del 1 al 4) de la valoración sobre la calidad (transparencia, rapidez,...) de la información que se os transmite es de 3,2

  • En cuanto a la comunicación directa (con los tutores, con el equipo directivo,...) la puntuación es de 3,2











AZKEN EGUNETAKO EKINTZAK (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 24 jun. 2019 3:48 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 25 jun. 2019 1:25 ]

  


Iritsi zaigu ikasturte bukaera eta urtero bezala hainbat ekintza burutu ditugu azken hiru egunetan. Eguraldiak lagunduta hainbat jarduera fisiko, natur jarduera edota igerilekuan freskatzeko aukera izan dugu.

Lehenengo mailakoak bizikletaz Leitzaranera joan dira eta bertako errekan bainatu dira. Herriko igerilekua eta Burlatakoaz gozatzeko aukera ere izan dute.

2. mailakoek, berriz, herriko igerilekuan eta Burlatakoan bainatzeko aukeraz gain, Onddiko Mulisko gainan monumentu megalitikoak ikusi dituzte.

3. mailakoak mendi irteera egin dute Azkortetik pasa eta Buruntza tontorreraino, Donostian piraguan ibili dira eta azken egunean Burlatako igerilekuez gozatzeko aukera izan dute.

Azkenik, 4. mailakoek ikastetxean sorospen ikastaroa egiteaz gain, Surfa praktikatu dute Donostiako hondartzan eta herriko igerilekura ere joan dira.

Orain, opor egunez gozatzera!!


  

ACTIVIDADES DE LOS ÚLTIMOS DÍAS


Como en años anteriores, estos últimos días hemos disfrutado de diversas actividades, actividades físicas, actividades realizadas en el medio natural o salidas a las piscinas.

El alumnado de 1º, ha ido a Leizaran en bicicleta y ha tenido la oportunidad de bañarse en el río y en las piscinas de Urnieta y de Burlada.

El alumnado de 2º, además de ir a las piscinas ha visitado los monumentos megalíticos que se encuentran en Onddi Mulisco.

El de 3º, ha ido al monte Azkorte-Buruntza, ha practicado piragüismo en Donostia y el último día ha disfrutado de las piscinas de Burlada. 

Por último, el alumnado de 4º ha realizado un curso de primeros auxilios en el centro y ha practicado surf en la playa de Donostia.

¡ A disfrutar de las vacaciones!


2019-2020 IKASTURTEKO EGUTEGIA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 24 jun. 2019 3:36 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 25 jun. 2019 3:04 ]

2019-2020 IKASTURTEKO EGUTEGIA

Hezkuntza sailak ezarritako baldintzak kontuan hartuta, HH-LH eta DBHko zuzendaritzak OOGarekin batera onartu dugun egutegi bateratua hementxe duzue ikusgai.



CALENDARIO ESCOLAR DEL CURSO 2019-2020

Siguiendo las condiciones establecidas por el Departamento de Educación, los equipos directivos de Infantil, Primaria y Secundaria junto con el OMR aprobaron el mismo calendario escolar para el curso 2019-2020. 


PATIOAREN ERABILERAREKIN KEZKATUTA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2019 4:12 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 19 jun. 2019 4:52 ]

  

Egape Ikastolak dituen jolas-lekuak, eskola orduak bukatu ondoren, herriari zabaltzen dizkiegu, bertan umeek eta gazteek azpiegitura horietaz goza dezaten. Azken aldi honetan, ordea, hainbat jarrera desegoki sumatzen ari gara eta bai bi zuzendaritzak eta baita irakasleria ere kezkatuta gaude gaia hartzen ari den bidearekin.


Ekainean ikastetxeak ordu biak aldera husten direnez, gazte koadrilak arratsalde pasa gurera datoz, jolas lekuetan erretzen, zikinkeria botatzen, kristalak puskatzen… eta eredu kaxkarra gazteagoei eta haurrei emanez. Gu ahalegintzen gara uneoro egoera bideratzen eta egia da, atentzioa ematen zaienean ez dutela aurre egiten, baina gu ez gaudenean bere horretan diraute.


Honen aurrean, Udalari zaintza egitea eta gauez ateak ixtea eskatu diogu, baita eremuan erretzea debekatuta dagoenez, horretan dabiltzanei kalera irteteko eskatzea ere.


Egoera zuzentzen ez denez, gure kezka zabaltzen dizuegu eta honen aurrean ezikusiarena egin beharrean, denok ahalegin berezia egin beharko genuke egoera bideratzeko, herritarrok ardura baitugu elkarbizitzako arauak lantzeko eta gure gazteak balio osasuntsuetan hezteko.



PREOCUPACIÓN CON EL USO DEL PATIO

Los patios de la Ikastola Egape se abren tras el horario escolar para que los niños/as y los/as jóvenes de Urnieta puedan disfrutar de sus instalaciones. Últimamente, la dirección de cada centro y el profesorado estamos preocupados por el mal uso que se está haciendo de los mismos.


Estos días,  que a partir de las dos de la tarde se abren las instalaciones, vienen cuadrillas de jóvenes a pasar la tarde y fuman, ensucian, rompen cristales… siendo un mal ejemplo para nuestros/as niños/as y adolescentes. Estamos, cada momento, intentando corregir su comportamiento y es verdad que cuando se les llama la atención hacen caso sin enfrentarse, pero en cuanto nos marchamos se vuelve a repetir.


Ante esta situación hemos pedido al Ayuntamiento que refuerce la vigilancia y cierre las puertas durante la noche, y que disuade a la juventud ya que está prohibido fumar en el recinto escolar.


Dado que la situación no mejora, queremos exponeros nuestra preocupación y pediros vuestra colaboración para que entre todos/as, en lugar de ignorar estos comportamientos, actuemos activamente con la responsabilidad que tenemos como ciudadanos, para educar a nuestra juventud en el respeto a las normas de convivencia y salud.



Sin título

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 5:27 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 19 jun. 2019 4:50 ]



DBH 2. MAILAKO IKASLEEN MURALA: "IKASI AMESTUZ" (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 5:18 por Egape Ikastola BHI

   
 

"Ikasiz amestu" murala osatu dugu DBH 2.mailako ikasleok Plastika ikasgaian. Ikasturte amaierako Proiektuan txertatzen dugu pintura lan honen osaketa, ikasleek eskola beraien eremutzat sentitzeko helburuarekin. Talde bakoitzari, ikastetxean egin genezakeen ekarpen estetiko-artistiko bat proposatzeko gonbitea luzatu genion eta zein baino zein ideia interesgarriagoak proposatu zizkiguten: ikasgela bakoitzeko atea kolore ezberdinez margotzea, LGTBI mugimendua babesteko takilak ortzadar koloretan margotzea, gimnasioan liana bat zintzilikatzea edo palet-ak margotzea, atezaintza ondoan janari makina bat jartzea... eta noski margotu dugun muralaren osaketa.

Murala egitea adostu ondoren, egungo nerabeen estetika eta izaerarekin oso ongi lotzen den artista baten lana aurkeztu genien, Okuda San Miguel graffiteroaren lana, hain zuzen ere. Graffitero honen lan batean oinarrituta osatu dugu gure mural koloretsu eta geometrikoa. Ikasleen lan bikainari esker, eta artista eta Arte Plastikoetako irakaslea den Ibai Maritxalarren ilusio eta lanari esker, ia hiru astetan patiora tramankulu guztiak jaitsi eta lanean arituz osatu dugu murala. Honela, Egape Ikastolari eta herriari ekarpena eginez gure ikastetxearen aniztasuna eta ikasiz amesteko beharra aldarrikatzen dugu!



  

MURAL DEL ALUMNADO DE 2º: "SOÑAR APRENDIENDO"


El alumnado de 2º de ESO ha realizado el mural en el patio de la Ikastola “Soñar aprendiendo”. Es el resultado del proyecto de fin de curso, con el objetivo de que  sienta la escuela como propia. Invitamos a cada grupo a realizar una aportación estética- artística al centro y se presentaron interesantes propuestas: pintar la puerta de las aulas de diferentes colores, pintar las taquillas de los colores del arco iris con la finalidad de apoyar al colectivo LGTBI, colocar una liana en el gimnasio, pintar los palets, colocar una expendedora de comida… y cómo no, la realización del mural.


Decidimos realizar el mural  presentándoles el trabajo del graffitero Okuda San Miguel, cuya obra está muy acorde con la personalidad y la estética de los/as adolescentes.

Hemos tomado como base una obra de este autor y hemos diseñado el mural con formas geométricas y coloridas. Con el gran trabajo del alumnado y la ilusión del artista y profesor de Artes Plásticas, Ibai Maritxalar, el alumnado ha aportado a la Ikastola Egape y  a Urnieta una obra que representa la diversidad y la reivindicación de la necesidad de aprender para soñar.





"ETORKIZUNA ERAIKIZ " EGITASMOA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 4:54 por Egape Ikastola BHI



DBH 4. mailako informatikako ikasleak parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barne, antolatu duen lehiaketa batean. Etorkizuna Eraikiz, bere webgunean (www.gipuzkoa.eus/eu/web/etorkizunaeraikiz/zer-da) dioen bezala, eragile ezberdinen arteko harreman eta elkarlan eredu berri bat da, eta helburua du datozen 10 urteetako erronka nagusiak identifikatzea, ingurune errealetan irtenbideak diseinatzea eta esperimentatzea, eta Gipuzkoaren etorkizun ekonomiko, sozial eta politikoa bermatzeko politika publikoak eta proiektu estrategikoak eraikitzea.  


Kasu honetan, lehiaketaren helburua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin komunikazio eraginkor digitala sustatzea izan da. Horretarako, ikasleek, honako galderei erantzunak prestatu behar izan dituzte: “Zerk arduratzen gaitu Gipuzkoako etorkizunaz? Zer galdera ditugu? Zer proposamen?”. Eta erantzunak idatziz, irudiz eta bideoz bidali behar izan dituzte; mezu elektronikoa, Instagram edo Youtube erabiliz.


Talde txikitan lan eginez eta, Internet eta sare sozialak erabiliz, ikasleek, euren proposamenak aurkeztu dituzte. Modu seguruan, elkar errespetatuz, ikuspegi kritikoz, eta sormenez komunikatzeko erabili dituzte kanal berriak. Ariketa positiboa izan da; ikasleak, etorkizuneko jendarte digitalerako prestatzeko aukera izan da.




El alumnado de Informática de 4º de ESO ha participado en un concurso organizado por la Diputación General de Gipuzkoa. El concurso es parte del proyecto Etorkizuna Eraikiz, que tal y como viene definido en su página web (www.gipuzkoa.eus/es/web/etorkizunaeraikiz/que-es), es un nuevo modelo de relación y trabajo colaborativo entre diferentes agentes dirigido a identificar los principales retos a abordar en los próximos 10 años, diseñar y experimentar soluciones en entornos reales, y construir las políticas públicas y proyectos estratégicos que garanticen el futuro económico, social y político de Guipúzcoa.  


En este caso en concreto, el concurso ha tenido como objetivo, promover una comunicación digital efectiva con la Diputación.  

Al alumnado se les han planteado las siguientes preguntas: "¿Qué nos preocupa del futuro de Guipúzcoa? ¿Qué preguntas tenemos? ¿Qué propuestas?". Las respuestas debían de darse por escrito, vía imágenes o mediante vídeos, y debían ser enviados por correo electrónico o subidos a Instagram o Youtube.


Trabajando en grupos pequeños y utilizando redes sociales e Internet, el alumnado ha presentado sus propuestas. Han usado los canales nuevos de comunicación de forma segura, respetuosa, crítica y creativa. El ejercicio ha sido positivo; ha sido una manera de acercar al alumnado hacia la futura ciudadanía digital.



EGAPE EGUNA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 18 jun. 2019 2:37 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 18 jun. 2019 2:38 ]



Ekainaren 15ean, larunbata “ Egape Eguna” ospatu genuen Lizardi kaleko eraikinean, HH-LH eta DBHko hezkuntza komunitatearen partaidetzarekin. Bertan une goxoak bizitzeko aukera izan genituen, ikasle, familia, irakasle, langile ez irakasle eta ikasle ohien konpainian.

Egun guztiko festa honetan hainbat ekintzaz gozatu genuen, kirol txapelketak, dantza emanaldiak, tailerrak, argazki bilduma, ikasleen lanen erakusketa, Bingoa, “Parcour” ikuskizuna, “Zumba” saioa,... eta hau gutxi balitz, bertan egindako paella goxo bat dastatzeko aukera izan genuen ere.

Guzti hau aurrera eramateko familia batzuen lana eta inplikazioa ezinbestekoa izan zen, bereziki DBH 3. mailakoena.

Egunari amaiera emateko, DBH 4. mailan izan ditugun ikasleek diploma eta argazki bilduma jaso zuten irakasleen eta zuzendaritzako kideen eskutik.

Datorren ikasturtean ere, aurten bezala, “Egape eguna” festa giroan ospatzeko guztion laguntza eta partaidetza ezinbestekoak izango ditugu.

Mila esker guztioi!!



EGAPE EGUNA


El 15 de junio, sábado, celebramos el “Egape Eguna” en el edificio ubicado en la calle Lizardi, en colaboración de la comunidad educativa de Educación Infantil, Primaria y Secundaria.

Durante todo el día pudimos disfrutar de diversas actividades en compañía del alumnado, las familias, el profesorado, las trabajadoras no docentes  y el exalumnado.

Tuvimos la oportunidad de disfrutar de concursos deportivos, actuaciones del alumnado, talleres, recopilación de fotografías, exposición de trabajos realizados por el alumnado, Bingo, exhibición de “Parcour”, sesión de “Zumba”,... y además la gente que se quedó a comer, degustó una rica paella que se hizo en el momento.

Para celebrar este gran día, fue imprescindible el trabajo y la colaboración de las familias, entre otras,  las de el alumnado de 3º de ESO.

Para terminar el día, el alumnado de 4º de ESO recibió un diploma junto con una recopilación de fotografías de manos del profesorado y el equipo directivo.

En la fiesta que se celebrará el año que viene, al igual que este año, será imprescindible la ayuda y colaboración de todos/as.

Gracias por vuestra participación.






EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 17 jun. 2019 3:19 por Egape Ikastola BHI   [ actualizado el 19 jun. 2019 4:58 ]




DBH 1. mailako ikasleok, Ingelesa arloan, Zientzia eta asmakuntzen munduan gizonezkoak nabarmentzen direla jabetu ondoren, ekarpen garrantzitsuak egin dituzten emakume zientzialari ezberdinak aztertu ditugu. Ondoren, taldeka bideo bat sortu dugu hainbat ohar oinarri izanda.

Hemen dituzue hauetako lan batzuk. Zorionak egindako lanagatik!!!



Vídeo de YouTube


Vídeo de YouTube


Vídeo de YouTube



LA MUJER EN LA CIENCIA

El alumnado de 1º de ESO, en el área de Inglés, tras ser consciente de que en el mundo de la Ciencia y de los inventos se da relevancia a los hombres, hemos investigado la presencia de la mujer en estas áreas. Con el trabajo realizado hemos creado varios vídeos tomando como base los apuntes visuales realizados.

os presentamos algunos de los trabajos realizados. ¡Enhorabuena!







IKASLEEK PROZESU DEMOKRATIKO ERREALA JARRI DUTE MARTXAN (abajo en castellano)

publicado a la‎(s)‎ 13 jun. 2019 0:51 por Egape Ikastola BHI


Egape Ikastolaren helburuetako batzuk ikasleek ikasitakoak zentzu praktikoa izatea eta herrian eragina izatea dira. Helburu horiekin, Gizarte eta Balio Etikoak ikasgaietan, Jolas eta Ekin elkartearekin eta Udalaren kolaborazioari esker, Ikasketa Zerbitzuaren bidez ikasgelan landutako ezagutzak errealitatean praktikan jarri ditugu.

DBH 1. mailan, Demokraziaren gaia ikasi ondoren, prozesu demokratiko erreal bat egin dugu herriko gaztei bideratuta, Urnietako Udaletxearekin elkarlanean. Horretarako ikasleek talde kooperatiboetan Urnietako herrian gazteen beharrak eta gustuak aztertu eta gero udaletxean gazteentzat bideratutako hainbat ekintzen edo eraikinen inguruko proposamenak aurkeztu dituzte.

Proposamen horiek ahalik eta gehien zehazten saiatu dira: bakoitza zertan datzan esanez, zergatik uste duten beharrezkoak direla, eraikin edo ekintza hauek non kokatuko diren eta inguruko herrietan izandako antzeko ekintza arrakastatsuen adibideak aipatu dituzte.

Ondoren, proposamen horiek guztiak bideo motz batzuen bidez defendatu dituzte eta Urnietako 12-14 urteko gazteei bidali zaizkie, proposamen hoberenak aukeratzeko. Ikasleek modu honetara, demokraziaren funtzionamendua gertutik bizitzeko aukera izango dute. Amaitzeko, aukeratuak izan diren proposamenak udaletxera eraman dituzte ekainaren 11an eta bertan alkatearen edo zinegotzien aurrean azaldu dira aurrez eskatutako bilera batean eta eskaerei sarrera ofiziala eman zaie.

 

 

EL ALUMNADO HA LLEVADO A CABO UN PROCESO DEMOCRÁTICO REAL.

 

Algunos de los objetivos de Egape consisten en que los conocimientos trabajados en el aula tengan un valor práctico y además que el alumnado participe activamente en el entorno más cercano.

 

En  las áreas de Geografía - Historia y Valores Éticos se han llevado a cabo una campañas con la cooperación de varias asociaciones del pueblo y el grupo “Jolas eta Ekin” teniendo así la oportunidad de llevar a la práctica los conocimientos trabajados en el aula.

El alumnado de 1º  de ESO, después de trabajar la Democracia,ha llevado a cabo un proceso democrático real dirigido a la juventud de Urnieta en cooperación con el Ayuntamiento . Para ello, ha examinado las necesidades y gustos de la juventud de Urnieta y ha propuesto al Ayuntamiento la organización de diferentes actividades y/o la construcción de instalaciones que responden a las necesidades de la juventud. Las propuestas de han especificado con detalle, explicando en qué consisten, por qué creen que son necesarias, la ubicación de las instalaciones y también han expuesto iniciativas interesantes llevadas a cabo en otros pueblos.



1-10 of 171